BilboLinux Etxekoa (Home Edition)

BilboLinux etxerako sistema eragilea erabiltzaile guztiontzat garatu dugu, 2014tik gure auzokideentzat Agirre Baserrian informatika ezagutza zabaltzeko asmoz emandako tailerreetan oinarrituta. Gure auzokideen beharrak eta erabilerak esagutuz, gure sistema eragilean programa aproposak instalatu genituen helburu horiek lortzeko.

Bulegotika bi tresna oso ditu, Libre Office eta WPS (Microsoft Officeren antzekoa, Linuxera pasatzea erraztatzeko Windowsen Officeren “menpe” gaudenontzat.

BilboLinuek irudiak aldatzeko eta bideoak editatzeko aukera desberdinak ditu, edonork gehien guztatzen zaiguna aukeratzeko. Multimedia erreproduktoreak (eta musikarako antolatzaileak) eta CD/dvd grabatzaile desberdinak ere dauka.

Kodi ere jarrita dauka, aisialdirako multimedia programa multzoa, baina guretzat pertsonalizatuta, telebista ikusteko plugginekin, P2P trukatzeko programekin aMule bezala (eMule antzekoa) eta qBittorrent, horrela gure Zibergelako ikasleek eskatzen genuen eta: “musika eta filmak deskargatzeko, telebista eta futbola ikusteko sistema eragilea nahi dugu”.

Tresna guzti hauek eta gehiago gure esku daude BilboLinux instalatu bezain pronto. Gainera, mahigaina instalatu ondoren, software gehiago automatikoki instalatzeko programa baten bidez, hainbat programa instalatu ahal dituzu “click” pare batez.

BilboLinux sistema eragile askeak edonork egunero etxean behar ahal dituen tresna guztiak eskaintzen dizkigu