Informazio orokorra

Aranlinux Software Librea Elkartea Bilboko Arangoiti auzoan jaiotako elkartea da, eta beronen xedea software librea sustatzea da. Elkartearen helburuak dira, besteak beste, software libreak eskaintzen dituen soluziobideak zabaltzea, sustatzea, berorietan trebatzea eta aholkuak ematea. Xede nagusia sistema eragile libreak hiritarrarengana hurbiltzea da, batez ere linux-ean oinarritzen direnak. Horretarako hainbat ekimen burutzen dugu, hala nola, Ubuntun oinarritutako banaketa berri baten sorrrera, sistema eragile arina eta erabilerraza eskaini nahi duena.

Gure banaketak Ubuntun oinarrituta daude, eta egun hiru dira BilboLinux sistema eragileak dituen bertsioak: BilboLinux Etxekoa, hiritar arruntari zuzendutakoa eta funtziorik erabilienak eta tresna instalagarrien bilduma dituena klik gutxi batzuekin; BilboLinux Vista, Etxekoak dituen baliabide berekin, baina ikusmen-arazoak dituztenetzako edo gehigarri espezifikoekin sartzen direnentzako atzipen-tresnekin; BilboLinuxPRO, autonomoentzat, enpresa txiki eta ertainentzat, kontabilitate eta SPTerako programekin. Egun laugarren bertsioa garatzen ari gara, BilboLinuxEDU, hezkuntza arolan aplikazio, funtzionalitate eta tresna andana eskainiko dituena, ikaslearen zein irakaslearen lana erraztuko dutenak.